XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bertzen irakurgaietan.

EUZKEREA, - Agur eta anhitz urthe Bilbaon sortu berria zaikun Euzkerea anaiari!.

Lehenbiziko zenbakia atseginekin eta arthezki irakurri dugu: uste izaiteko da, bertzeak hunen iduriko balinbadira segurik, idazlari gazteak errotik eskualduntzen eta jakinduntzen lagunduko dituela.

Arana-Goiri zenaren chito orai oilhartuak ditugu Euzkerean oihulari eta bazter-atzarle Goizetik hain ederki ari zaizkunak egun luze bezain ederrai dagozke.

Mende bat diraukotela hasten duten egunak.

Agian ilhunduko zaiotelarik, Eliza-dorre guzietako oilharrek ere eskuaraz joko dute.

Anartean gure bihotza suhartzen da, mendiz haraindian ikusiz eskuararen ganako behin baino oldar ederragaoa: gogotikago jarraikiko gira hemen lan bertsuari.

ZULAIBAR, - Errotaetche jaunak Zornotzan agertarazi du, berak duela hiru urthe emanikako hitzaldi eder bat: Aita Zulaibar handiaren bizitze miresgarria (1753 1825).

Bai ilobatchiak bere osaba Artzaphezpiku famatuaren omena mintzaire bakun bezain beroan erakusten dauku, bozkarioz ez baitagoke irakurlea holako Eskualdun begitarte larri baten aitzinean.